XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leopoldo Zugaza Arte eta Historia museoko zuzendariak dioenez Esperientziak Durango bezalako herrian museo proiektu osoa posible dela frogatzen du.

Duela bi aste Salamankako bi irakaslek Durangoko Arte eta Historia Museoko zerbitzu eta areto guztiak bisitatu ondoren, Salamankan horrelakorik ez dagoela adierazi zioten Leopoldo Zugaza, museoko zuzendariari.

Durangoko San Agustinalde kalearen 16. zenbakian dagoen Etxezarreta Jauregia eta Ezkurdi Pasialekuko udaleko kultur aretoak egoitzatzat dituen museoak, arte erakustareto, fonoteka, argitalpen, liburutegi, zine zein bideo-arte zerbitzuak eskaintzen ditu. A. S. Eskisabel.

Durangoko museoak zeintzu zerbitzu bete asmo dituen galdetzen diogu, Leopoldo Zugaza beronen zuzendariari eta honek Nazioarteko Museo Batzordearen Estatutuko 3. artikulura zuzentzen gaitu: Museo bat ekimen etengabea agertzen duen erakundea da, aberasteko helbururik ez duena eta gizarte eta garapenaren zerbitzuan egonik, hezi, ikasi, gozamen eta solasa helburuak betetzeko, gizona eta bere inguruaren lekuko materialeak lortu, kontserbatu, ikertu eta komunikatu egiten dituena.

Hain zuzen ere Durangoko museoak funtzio guzti horiek betetzen ditu.

1986ko Ekainaren 13an zabaldu zen museoa: Bi lekutan egituraturik dago Museoa.

Batetik, Ezkurdi pasialekuan kokatzen diren aretoak eta bestetik, Etxezarreta jauregia hartzen du.

Goian aipatu museoko artikuluari jarraituz, Etxezarreta palazioko bi areto, historiari zuzenduak daude, besteak berriz Museoko arte plastiko bilduma du erakusgai.

Fonoteka Lehen solairuan liburutegia, udal eta eleiz artxibategi historikoa eta luzapen gisa, datuak eskaintzen dituen kontsulta bezala erabiltzeko ordenagailua aurkitu daiteke.

Hirugarren solairuan, Euskal arte garaikidearen erakusketa topatu daiteke.

Museoak gainera, beste zenbait kultur ekintza eskaintzen ditu: ikastaro, hitzaldi.

Jauregian, berriz, aurten jarri berri dute bideo-arte zerbitzua.

Ezkurdi Pasialekuan kokatzen diren udal aretoak berriz 1972. urtetik daude zabalik.

Erakust areto hauetan, pintura, marrazki fotografia eskultura eta beste edozein arte adierazpenetako erakusketak egiten dira.

Horrez gainera, kultur informazio aretoa eskaintzen da.

Areto honetan, liburu, disko, aldizkari, eta Ezkurdi aretoan argitaratutako argitalpenak eskura daitezke.

Fonotekan, jazz eta musika klasikoko entzunaldiak egin daitezke.

Argitalpenak Museoaren komunikazio zerbitzuaz ari bagara Zugazak museoaren argitalpen zerbitzuak deskribatzen dizkigu: Ezkurdi udal aretoetan, Bertso Papera eta Arte Kronika plazaratzen da hilabetean behin.

Baina horrez gainera, museoak, facsimil, arte argitalpenak, karnet eta katalogoak esate baterako, eta urteko memoriak kaleratzen ditu.

Zugaza zine aretoan bestalde, Zine eta Historia Gela aurkitzen dugu.

Epeka zine zikloak eskaintzen dituena.

Ikertzeko eta ikasteko asmoz artxibora datozenentzat, eta haurrei harrera emateko liburua zer den, fitxa bat zer den, fitxero ezberdinak daudela edo materiak nola dauden sailkatuta, liburutegia zer den azalduz manuala eskaintzen diegu.